Ekitaldiz beteta datoz Zestoako Santa Kutz jaiak

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 30a

Maiatzaren 2tik 4ra ospatuko dituzte Santa Kutz jaiak Zestoan. Umeen eta helduen danborradak eta kontzertuak izango dira ikusgai.

Maiatzean sartzearekin batera, zestoarrak prest daude beste urte batez Santa Kutz jaietarako. Ostegunean, maiatzak 2, hasiko dira festak, eta larunbata bitartean hainbat ekitaldi izango da herritarren gozamenerako. Dagoeneko danborradarako entseatzen dihardute herriko umeek eta helduek; ostegunean, maiatzak 2, helduen danborrada izango da 22:30ean hasita, eta hurrengo egunean, maiatzak 3, umeen danborrada egingo dute 18:ooetan hasita.

Honakoa da Santa Kutz jaien egunez eguneko ekitaldien programa:

  • Maiatzaren 2a, osteguna.
    • 19:00etan, jaien hasiera. Kalejira: Idiakaitz Txistulari taldea, Azpeitiko Banda eta Zestoako Musika Banda.
    • 22:30ean, nagusien danborrada. Elkarte eta taldeak: Ipintza eta Lauiturri (Zumai txaranga); Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko banda); Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txaranga); Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako banda). Ondoren, Ustekabe txaranga.
  • Maiatzaren 3a, ostirala.
    • 10:30ean, Idiakaitz Txistulari taldearen diana.
    • 12:00etan Meza nagusia Milagrosako kaperan.
    • 18:00etan, umeen danborrada.
    • 19:30etik 21:00etara eta 22:30etik 00:00etara, Fand&Go musika taldea.
  • Maiatzaren 4a, larunbata.
    • 18:00etan, Gipuzkoako Herriarteko txapelketa kiroldegian, (zozketak horrela erabakita Zestoak lehen kanporaketa Aretxabaletaren aurka jokatuko du). Zestoako taldea ordezkatuko duten pilotariak, hauek izango dira:
      Kadeteak: Mattin Eizagirre, Xabat Sasiain eta Oier Alonso
      Jubenilak: Ibai Olaizola; Julen Odriozola eta Ibai Salegi
      Nagusiak: Adonis Gelis eta Unai Salegi
       

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide