Santa Kutz jaiak direla eta, datozen egunetan hainbat aldaketa izango da Zestoako hondakinen bilketa sisteman. Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, maiatzaren 2an, asteazkena, 21:00ak arte atera ahal izango dituzte herritarrek hondakinak. Gainera, egun horretan eta hurrengoan, ostegunean, Alde Zaharreko edukiontzi batzuk lekuz aldatuko dituzte. Hain zuzen ere, Pio Baroja plazatxotik Gesalaga kalearen hasieran jarriko dituzte, Sabadell banketxearen parean.