Zestoan EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena gaur egin diren Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Boto guztiak zenbatuta, 809 boz lortu ditu koalizioak (%41,32). Bigarren alderdi bozkatuena, berriz, EAJ izan da, 724 botorekin (%36,98). Hirugarren indarra, berriz, Elkarrekin Podemos izan da 234 botorekin (11,95), eta PSE-EE izan da laugarrena, 136 boto eskuratuta (%6,95). Horien atzetik, PPk 10 boz jaso ditu, eta gainerako alderdiek 26 boto eskuratu dituzte. Boto zuriak 19 izan dira, eta baliogabeak 22.
Parte hartzeak bederatzi puntu egin du gora aurtengo Espainiako hauteskundeetan Zestoan. Izan ere, %28,21 abstentzioa izan da gaurkoan, eta %37,42koa zen 2106an. Orduan, EH Bilduk 649 boto jaso zituen, eta EAJk 562. Elkarrekin Podemosek 401 boto eskuratu zituen, eta PSE-EEk 74. Bestalde, PPk 51 boto jaso zituen.