Datorren maiatzaren 12an egingo dute aurten Herri Urrats jaia Senperen, eta hara joateko irteera antolatu dute Zestoako Agiro mendi elkarteak eta Portale kultur elkarteak. 09:00etan abiatuko dira Gurutzetik autobusez, eta han bi aukera izango dituzte: Azkainetik Larrunera mendi irteera egin edo zuzenean lakura joan. Ondoren, 19:00etan itzuliko dira herrira.
Dagoeneko eman daiteke izena irteerarako, Portalera joanda edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidera idatzita. 12 euro ordaindu beharko dute horiek, eta izena emateko azken eguna hilaren 10a izango da.