Zestoako Uda Gazte programan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 25a

Zestoako Udalak Uda Gazte egitasmoa jarriko du martxan uztailean, 13 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta. Interesa dutenek maiatzaren 24ra bitartean eman ahal izango dute izena.

Zestoako Gaztelekua. (Udala)

Zestoan nerabeentzako zegoen eskaintza faltari eta herritarren eskaerei erantzunez, Zestoako Udalak Uda Gazte programa jarriko du martxan uztailean. 13 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute egitasmoan, eta horiek askotariko ekintzak izango dituzte hilean zehar. Programan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Gaztelekuan edo 688 68 40 29 telefonora deituta, eta horretarako azken eguna maiatzaren 24a izango da.

Uztailaren lehen hamabostaldian bitartean egingo dute Uda Gazteren lehen zatia, eta ondoren astebeteko etenaldia egingo dute, aste horretan Donostia Cup txapelketa jokatuko dutelako herriko hainbat gaztek. Egitasmoaren bigarren zatia, berriz, hilaren 15etik 19ra bitartean izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide