Zestoako irakurle taldeak beste saio bat egingo du bihar, asteazkena, eta oraingo honetan Gerrak ez du emakume aurpegirik kronika-liburua jorratuko dute han parte hartzen dutenek. 18:30ean elkartuko dira, Portale kultur elkartean.
Svetlana Aleksievitx errusiar kazetariak idatzitako liburua da bihar irakurriko dutena. II. Mundu Gerran borrokatu zuten emakumeen testigantzak biltzen ditu Gerrak ez du emakume aurpegirik liburuak (War's Unwomanly Face), eta 2015ean Literaturako Nobel saria irabazi zuen Aleksievitxek lan horri esker. Iker Sanchok itzuli du liburua euskara (Elkar, 2017).