Euskal kantuen ikastaroa antolatu du Zestoako Portale kultur elkarteak, Jagoba Astiazaran musikariarekin batera. Guztira, lau saio egingo dituzte: maiatzaren 9an, 23an, 30ean eta ekainaren 6an, 19:00etatik 20:30era. Ikastaroari amaiera emateko, ekainaren 14an zuzeneko musikaz lagundutako kantu afaria egingo dute.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Portalen bertan. Maiatzaren 5a izango da izena emateko azken eguna, eta plazak mugatuak dira. Portaleko bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, 30 euro.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ikastaroaren amaierako afarirako lekurik gelditzen bada, maiatzean izena emateko aukera eskainiko dute.