Perez-Rock bakarlariaren kontzertuak izango dira gaur eta larunbatean, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 18a

Zestoako Bainuetxean eskainiko ditu emanaldiak Jesus Perezek. Guztira, hiru emanaldi izango dira: gaur, 19:30ean eta 22:00etan; eta larunbatean, 22:00etan.

 

Perez-Rock bakarlaria. (Perez-Rock)

Zestoako Bainuetxean hiru kontzertu izango dira datozen egunetan. Hiru zuzenekoak musikari berak eskainiko ditu: hain zuzen ere, Jesus Perezek, Perez-Rock bakarlariak. Lehen bi kontzertuak gaur, osteguna izango dira: bata, 19:30ean, eta bestea, 22:00etan. Beste saioa, berriz, larunbatean, apirilak 20, izango da, 22:00etan.  

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide