Zestoako hauteskunde mahaietan aldaketak izango dira aurrerantzean

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 17a

Endoiako bizilagunek Zestoako mahaian eta Iraetakoek Arroagoiko mahaian eman beharko dute botoa apirilaren 28ko hauteskundeetatik aurrera. Gune horiek gertuago daudelako erabaki du udalak mahaiak aldatzea.

 

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, hauteskunde mahaietan zenbait aldaketa egin dute. Hain zuzen ere, apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, Endoiako bizilagunek Zestoako mahaian eta Iraetakoek Arroagoiko mahaian eman beharko dute botoa. Aurrerantzean egingo diren bozetan ere gune horietan eman beharko dute botoa Iraetako eta Endoiako bizilagunek.

Zestoako Udalak azaldu duenez, Endoiako bizilagunek Arroagoiko mahaira joateko Zestoatik pasatu behar dute, eta Iraeta gertutago dago Arroagoitik Aizarnatik baino. Horregatik erabaki dute auzotar horiengandik gertuago dauden mahaiak egokitzea haientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide