Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, autobus zerbitzu berezia izango da Aste Santuko egunetan Azkoitia eta Zarautz artean. Ostegunetik larunbatera bitartean izango dira autobusak, apirilaren 18tik 20ra, hain zuzen ere. Azkoitiko Munibe geltokitik 00:00etan, 02:00etan eta 04:00etan irtengo dira autobusak, eta Azpeitian, Zestoan eta Aizarnazabalen geldialdiak egin ostean iritsiko dira Zarautzera. Bestalde, Zarauztik itzultzeko ere antolatu dituzte autobusak; 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan abiatuko dira.
Hona hemen ordutegia: