Santa Engrazia eguna ospatu zuten atzo, igandea, Aizarnan. Eguraldi lainotsua izan bazen ere, jende ugari joan zen ermitara, eta giro polita nagusitu zen. 12:00etan, meza izan zen baselizan, eta ondoren, paella eta salda dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoen eskutik. Arratsaldean, berriz, haurrentzako jolasak izan ziren.
Gainera, Lagun Onak MB-k txangoa antolatu zuen Santa Engraziara. Batzuk Azpeititik oinez joan ziren ermitara, eta beste batzuk, autobusez joan ziren Zestoara, eta Akoa auzotik igo ziren Santa Engraziara.
Hona hemen atzo Santa Engrazian hartutako irudiak: