Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak antolatutako I. Ipuin Lehiaketaren sari banaketa egin zuten atzo, asteazkena. Guztira, 25 lan aurkeztu dituzte txapelketara auzoko haurrek eta gaztetxoek, eta maila bakoitzean ipuin bat aukeratu dute. Honako hauek izan dira hiru sarituak: LH1-2 mailan, Julen Doñelfaren Eskolan sumendia, LH3-4 mailan, Oier Urbietaren Altxorraren uhartea, eta LH5-6 mailan, Ane Guridiren Maddi eta Mimiren abentura. Epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Arroako eskolako irakasle batek eta Bakun itzulpengintza enpresako bi itzultzailek. Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketa posible egiten lagundu duten Arroabeko eskolari eta epaimahaiko kideei.