Gaur, asteazkena, goizean, sua piztu da Arroa Goiko Kutrulu baserrian. Ertzaintzak jakinarazi duenez, herritarrek baserriaren teilatutik kea ateratzen zela-eta abisua eman die larrialdi zerbitzuei, eta suhiltzaileak bertaratu dira lekura. 11:10 aldean piztu da sua, eta ez da inor zauritu. Izan ere, Ertzaintzaren arabera, ez zegoen inor une horretan etxean. Dena den, suhiltzaileek azaldu dutenez, bi txakur hil dira sutea tarteko. Kalte material txikiak eragin ditu suteak, Ertzaintzaren arabera.