Zestoako Gaztetxearen 30. urteurrena ospatzen hasiko dira asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 8a

Datorrean ostiralean, hilak 12, bertso afariarekin hasiko dituzte urtemuga borobilaren ospakizunak eta maiatzaren 4ra bitartean hainbat ekitaldi izango da Gaztetxean.

Zestoako Gaztetxea.

30 urte beteko ditu aurten Zestoako Gaztetxeak, eta apirilerako eta maiatzerako urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dute herriko gazte asanbladako kideek. Datorren ostiralean, hilak 12, bertso afariarekin hasiko dira urteurreneko ekitaldiak; Aitor Salegi, Jon Gurrutxaga eta Danel Olano bertsolariek kantatuko dute. 

Larunbatean izango da egun nagusia. Bazkaria, mural pintaketa eta bertsio gaua egingo dituzte.

Hona hemen 30. urtemugako egitaraua, egunez egun:

  • Apirilaren 12a, ostirala: Bertso afaria, Aitor Salegi, Jon Gurrutxaga eta Danel Olano bertsolarien eskutik.
  • Apirilaren 13a, larunbata:
    • "Gaztetxeak 30 urte" argazkia plazan, 13:00etan.
    • Bazkaria, eta ondoren mural pintaketa, 14:30ean.
    • Bertsio gaua eta ondoren DJ HGS, 22:30ean.
  • Apirilaren 26a, ostirala:
    • Bideoa eta mahai ingurua, 18:00etan.
    • Ondoren, luntxa eta The Oiers taldearen kontzertua.
  • Maiatzaren 2a, osteguna (santakutzak):
    • Entsegua eta afaria, 20:30ean.
    • Danborrada, 22:30ean.
  • Maiatzaren 4a:
    • Kontzertuak: Ezpalak, Polybius eta Rodeo.

Apirilaren 12ko bertso afarirako sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroren truke, Portalen, Koioten eta AEK-n.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide