Eneko Arrospidek irabazi du Zestoako Gurutzeaga txirrindularitza proba

Urola Kostako Hitza 2019ko api. 8a, 11:07

Gurutzeaga txirrindularitza probaren seigarren edizioa jokatu zuten atzo, igandea, Zestoan, eta Limousin kartoiak-Oriako taldeko Eneko Arrospide nagusitu zen lasterketan. Arkaitz Garmendia izan zen bigarrena, eta Markel Galparsoro hirugarrena.

Eneko Arrospide, helmuga zeharkatzen. (Argazkia: Danbolin)

Gurutzeaga txirrindularitza proba jokatu zuten atzo, igandea, Zestoan, eta Limousin kartoiak-Oriako taldeko Eneko Arrospide nagusitu zen lasterketan. Arkaitz Garmendia izan zen helmuga pasatzen bigarrena, eta Markel Galparsoro sailkatu zen hirugarren postuan. Talderik onena, berriz, Limousin kartoiak– Oriako izan zen.

Lasterketaren seigarren edizioa izan zen atzo jokatutakoa, eta kadete mailako Gipuzkoako txirrindulariek parte hartu zuten bertan, hau da, 14-15 urte bitarteko gaztetxoek. 16:30ean hasi zen proba, Zestoako plazan, eta 18:00 aldera amaituzen 45 kilometro inguruko ibilbidea duen lasterketa, Gurutzeaga pilotalekuaren parean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide