Santakutzetako danborrada zehazteko bilera egingo dute bihar Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 8a

Gero eta gutxiago geratzen da Zestoan santakutzak hasteko, eta udala dagoeneko hasi da festak prestatzen. Hori dela eta, santakutzetan egiten duten danborradaren inguruan hitz egiteko bilera deitu du udalak biharko, asteartea. Besteak beste, danborradan zenbat taldek parte hartuko duten, talde bakoitza zenbat lagunek osatuko duten eta ibilbidea nondik nora egingo duten zehaztuko dute danborradan. 20:00etan hasiko da bilera, udaletxean, eta udalak dei egin die talde bakoitzeko ordezkariei hara joan daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide