Zestoako Ipintza kaleko aparkalekuak behin-behinean zabalduko ditu udalak

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 5a

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, Zestoako Ipintza kalean dauden aparkalekuak behin-behinean zabalduko dizkiete herritarrei. Joan zen hilean hasi zituen udalak Gurutzeaga eta Ipintza kaleetako obrak, baina asfaltatze lanak egin behar dituen enpresak maiatzaren hasierara arte ez ditu lan horiek egingo, eta obra horien eta herrian duten "aparkaleku arazoaren" ondorioz, udalak aparkalekuak erabilgarri jartzea erabaki du. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, asfaltatze lanak hasterako, berriz itxiko dituzte aparkalekuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide