Santio-Santa Ana jaiak prestatzen hasteko bilera egingo dute Arroagoian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 5a

Arroagoian ospatzen dituzten Santio-Santa Ana jaiak prestatzen hasiko dira datozen asteetan, eta Arroagoiko Jai Batzordeak horretarako lehenengo bilera deitu du datorren astelehenerako, hilaren 8rako. 19:30ean bilduko dira, Herri Etxea auzo elkartean, eta taldeak auzotar guztiak gonbidatu ditu hara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide