Zestoako ikastetxeak eta Ekain guraso elkarteak antolatuta, Patxi Izagirrek Dolua haurtzaroan hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, ikastetxeko jangelan. Umeek dolua nola bizi duten eta gurasoek horren aurrean nola jokatu behar duten azalduko du psikologo klinikoak eta psikoterapeutak. 16:45ean hasiko da saioa.
Batez ere gurasoei eta irakasleei zuzendutako solasaldia izango da biharkoa, eta saioak irauten duen bitartean, umeen zaintza zerbitzua eskainiko dute.