Bi autoren arteko istripua izan da Zestoako sarreran

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 3a

GI-631 errepidean izan da istripua, Zumaiatik Zestoarako noranzkoan, 17:45 aldera. Uneotan Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen.

 

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, asteazkena, Zestoako sarreran, GI-631 errepidean, Zumaiatik Zestoarako norazkoan. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri azaldu dionez, istripua 17:45 aldera jazo da, eta Ertzaintza bertaratu da ezbeharraren lekura. Ez da zauriturik izan, baina istripuaren ondorioz errail bat itxi behar izan dute. Uneotan Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide