Iazko Gurutzeaga txirrindularitza lasterketako irudi bat. (Argazkia: Danbolin)
Gurutzeaga txirrindularitza proba jokatuko dute igandean, apirilak 7, Zestoan. Lasterketaren seigarren edizioa izango da aurtengoa, eta kadete mailako Gipuzkoako txirrindulariek parte hartuko dute bertan, hau da, 14-15 urte bitarteko gaztetxoek. 16:30ean hasiko da proba, Zestoako plazan, eta 18:00 aldera amaituko da 45 kilometro inguruko ibilbidea duen lasterketa, Gurutzeaga pilotalekuaren parean.