Datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeen harira, Zestoako EAJ bilerak egiten ari da herritarrekin egunotan, eta auzoetako batzarren ondotik, hilaren 6an eta 14an plazan elkartuko dira herritarrekin. Hilaren 6an, larunbatez, 12:00etan izango da bilera, eta hilaren 14an, igandean, 14:00etan. Saio horietan, "Zestoa hobetzeko" herritarren kezkak, proposamenak zein iradokizunak jasoko dituzte.