Zestoako Arroagoia auzoan, etxebizitza bateko tximiniak su hartu du 09:00 aldera. Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira gunera, eta badaezpada, eraikina hustu dute. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko itzali dute sua.