Kolore Guztietako Basoak (KGB) prataformaren inguruko hitzaldia zuten prestatuta gaurko Portale kultur elkarteak eta Katamarru natur taldeak, baina hitzaldiaren data atzeratu dute. Hain zuzen, apirilaren 3an eskainiko dute gaurko prestatuta zuten hitzaldia. Urtzi Goiti EHUko irakaslea eta KGBeko kidea zen gaur arratsaldean Portalen hitzaldia eskaintzekoa, baina gaixorik dagoela eta astebete atzeratu dute solasaldia.
Horrenbestez, apirilaren 3an eskainiko dute Kolore guztietako basoak hitzaldia Portale kultur elkartean, 19:00etan hasita. Kolore Guztietako Basoak plataformak baso kudeaketa hobetzeko proposamenak lantzen ditu.