Udal hauteskundeetara begira, auzoetan bilerak egingo ditu Zestoako EAJk

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 28a

Datorren astelehenean, asteartean eta asteazkenean izango dira bilkurak Arroa Goian, Iraetan eta Lasaon, hurrenez hurren. Gainerako auzoetan ere egingo dituzte bilerak, baina jeltzaleek oraindik ez dituzte zehaztu horien egunak.

Arroagoiko jolas parkea eta, eskuinean, apaizetxea. (Mailo Oiarzabal)

Zestoako EAJk datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeen atarian hainbat bilera antolatu du. Auzoetan egingo dituzte bilkurak, hala nola Arroa Goian, Iraetan eta Lasaon.

Lehen bilera, Arroa Goikoa, Kultur Etxean egingo dute, 19:30ean hasita. Bigarrena, apirilaren 2an, asteartez, izango da, Iraetako elkartean. Hirugarren eta azken bilera, berriz, Lasaoko auzo elkartean egingo dute apirilaren 3an, 19:30etik aurrera. Gainerako auzoetan ere egingo ditu bilerak EAJk, baina oraindik ez du zehaztu horien eguna eta ordua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide