Zestoako Udalak gaur, asteazkena, zabaldu du udaleku irekietako nahiz kirol udalekuetako begiraleen eta koordinatzaileen lanpoltsa. Datorren apirilaren 12ra arte izango dute herritarrek lanpoltsan izena emateko aukera, eta eskabide orriarekin batera, honako dokumentu hauek guztiak aurkeztu beharko dituzte horiek:
- Sexu delituen gabezia edo erantzukizun adierazpena.
- Nortasun agiriaren kopia, konpultsatuta.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako tituluaren kopia, konpultsatuta.
- Lehiaketan baloratuko diren merituen kopia, konpultsatuta.
Herritarrek honako lotura honetan klik eginda edo Gaztelekuko 688-68 40 29 telefono zenbakira edo Kiroldegiko 943-14 79 42 telefono zenbakira deituta eskura dezake informazioa.
Zestoako Udalak azaldu duenez, udalekuetan parte hartu nahi duten haurrek, berriz, apirilaren 1etik aurrera eman ahal izango dute izena.