Pagoetako Iturraran parketxera irteera antolatu du Aizarnako Ahurra guraso elkarteak datorren iganderako. Parte-hartzaileak goizean abiatuko dira Aizarnatik parketxera, eta behin hara iritsitakoan, altxorraren bila jolasa egingo dute. Eguerdian norberak eramandako bazkaria jateko tartea hartuko dute, eta arratsaldean Agorregiko burdinola eta errotak bisitatuko dituzte. Irteeran parte hartu nahi duten helduek bost euro ordaindu beharko dute; umeek, berriz, hiru euro.