Kolore Guztietako Basoak elkartearen hitzaldia izango da ostegunean, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 25a

Portale kultur elkartean izango da solasaldia, 19:00etan hasita.

Kolore Guztietako Basoak elkarteak hitzaldia emango du datorren ostegunean, martxoak 28, Zestoan. Portale kultur elkartean izango da solasaldia, 19:00etan hasita. 40 talde ekologistak eta arloko hainbat elkartek eta enpresak osatutako plataforma da Kolore Guztietako Basoak, eta bertako basoa berreskuratzea du helburu. Horretarako, basoen kudeaketa publikoan "aldaketa esanguratsua" sustatzea da elkartearen asmoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide