Ireki dute Zestoan etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 25a

Zestoako Udalak 30.000 euro bideratu ditu etxebizitzak alokatzeko laguntzetara. Urriaren 1a izango da eskariak egiteko azken eguna.

Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntza eskatu nahi dutenek oinarrietan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoan, aurrez hitzordua hartuta. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileen diru-sarreren araberakoa izango da, eta honako hauek dira ezarritako baremoak:

  • 0 euro eta 15.000 euro artean: alokairuaren %50 ordainduko zaio.
  • 15.000 euro eta 21.000 euro artean: alokairuaren %40 ordainduko zaio.
  • 21.000 euro eta 30.000 euro artea: alokairuaren %30 ordainduko zaio.
  • 30.000 euro eta 35.000 euro artean: alokairuaren %20 ordainduko zaio

2019ko dirulaguntzen deialdia, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide