Hauteskundeei begira, herri batzarra antolatu du Zestoako EH Bilduk asteazkenerako

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 25a

Koalizioak 19:00etarako jarri du hitzordua, Zestoako Kultur Etxean. Gainera, datozen asteetan herri programa osatzeko lau bilkura deitu ditu koalizioak.

Zestoako EH Bilduk datozen udal hauteskundeen inguruko batzarra egingo du asteazkenean. Hautes-zerrendaren osaketa, herri programa, hurrengo asteetan egingo dituzten tailerrak eta maiatza bitartean egin beharreko lanak izango dituzte hizpide bilkuran. Koalizioak 19:00etarako jarri du hitzordua, Zestoako Kultur Etxean.

Behin batzarra eginda, programa osatzeko herritarren ekarpenak jaso nahi ditu EH Bilduk, eta horretarako lau tailer antolatu ditu.

Honako hauek dira tailerrak:

Apirilak 2, asteartea. Eredu sozioekonomiko herrikoia izenburupean, 19:00etan, Kultur Etxean.

Apirilak 4, osteguna. Zestoa berdintasunerantz izenburupean, 19:00etan, Kultur Etxean.

Apirilak 9, asteartea. Azpiegitura publikoak eta etxebizitza politikak izenburupean, 19:00etan, Kultur Etxean.

Apirilak 11, osteguna. Udala eta herrigintza, 19:00etan, Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide