Entzuteko eta ikusteko musika, Zestoako kontzertu didaktikoan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 23a

Musika Bandak jo eta Herri Eskolako ikasleek haren doinuak antzeztu eta dantzatu, musika entzuteko zein ikusteko parada izan zuten atzo iluntzean Zestoako Euskal Herria plazan elkartu ziren ikus-entzuleek. Iazkoari jarraituta, ordubete inguru iraun zuen kontzertu didaktikoa eskaini zuten elkarlanean musikariek eta ikasleek, eta datorren urterako gehiago aginduta agurtu ziren emanaldia harilkatzeaz arduratu ziren aurkezleak, besteak beste museo baten barrena egindako bisitaldia eta Bizeten Carmen opera azaldu eta irudikatu ondoren.

Hemen, kontzertu didaktikoan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide