Zestoako Herri Eskolako haurrek eta Udal Musika Bandak kontzertu didaktikoa eskainiko dute bihar ostirala, Euskal Herria plazan, 19:00etan hasita. Guztira, bost obra eskainiko dituzte, koreografiaz eta antzerkiz lagunduta. Horiekin publikoaren parte-hartzea bilatuko dute.
Hauek dira kontzertu didaktikoan eskainiko dituzten obrak:
- A tribute to Benny Goodman – R. Defoort / Adur Barroso klarinete solista
- Cuadros de una Exposicion (Promenade, Kiefko ate haundia eta txitoen baleta) – M. Moussorgsky (arr. Jim Curnow)
- “Carmen” opera (Pasodoblea, guardia aldaketa, gutun ematea eta toreroen aurkezpena) – G. Bizet
- Los Planetas (Jupiter) – G. Holst (arr. J. de Meij)
- Don’t Stop Me Now – Queen (arr. Paul Murtha)