Hiru herri, helmuga bat lelopean, Xoxotera mendi irteera egin zuten joan zen igandean Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako hainbat herritarrek. Azken urteetan bezala, modu horretara hasi dute Korrika Kulturala Urola Erdian, hiru herrietako Korrika batzordeek eta mendi elkarteek antolatuta. Goizean goiz abiatu ziren hiru herrietatik mendizaleak, eta 11:00etan elkartu ziren guztiak Xoxoteko aterpean. Eguraldi kaxkarra izanagatik, giro bikaina izan zutela adierazi dute antolatzaileek, eta aterpean hamaiketakoa eginda, kontu-kontari egoteko aukera izan zuten han elkartutakoek.
Ikusi Azkoitiko AEK-k ateratako argazkiak, hemen: