Aitor Mimenzak eta Maider Kortak irabazi dute Zestoako 41. Herri Lasterketa

Ihintza Elustondo 2019ko martxoaren 19a

Zestoako 41. Herri Lasterketa jokatu dute gaur, eta Elorrioko (Bizkaia) Aitor Mimenzak eta Maider Korta azpeitiarrak irabazi dute proba nagusia (8.630 metro). Mimenza aise gailendu da gizonetan; proba guztian zehar aurretik joan da, alde handiarekin, eta 28:27 denbora behar izan du helmugara iristeko. Haren atzetik, Hernaniko (Gipuzkoa) Ibai Alba sailkatu da, 29:39 denborarekin, eta hirugarren postuan, Mikel Garate azkoitiarra (30:42). Emakumeetan, berriz, 36:07 denbora behar izan du Kortak helmugara iristeko. Usurbilgo (Gipuzkoa) Izadi Azkonobieta izan da bigarrena, 36:46 denbora eginda, eta hirugarren postua Mari Carmen Seijas azkoitiarrak eskuratu du (37:38).

Proba laburra ere jokatu dute, 2.770 metrokoa, eta Lazkaoko (Gipuzkoa) Adrian Pajares (08:51) eta Ainara Tena (10:52) azpeitiarra izan dira azkarrenak. Gizonetan, Arrasateko (Gipuzkoa) Unai Ibarra (08:57) izan da bigarrena, eta Zaldibarko (Bizkaia) Amine Haissouf (09:05) hirugarrena. Emakumeetan, berriz, Sara Mancisidor (11:11) zumaiarrak eskuratu du bigarren postua, eta Eneritz Aramendi (11:17) azpeitiarrak hirugarrena.

Helduen lasterketen aurretik, haurren eta gaztetxoen txanda izan da, eta jende ugari animatu da korrika egitera. Hona hemen gaztetxoen sailkapenak, mailaz maila:

Benjamin mutilak

1. Harriet Ugarte (Zestoa)

2. Araiz Urrestilla (Azpeitia)

3. Jokin Zigaran (Zestoa)

Lehen herritarra: Eneko Albizu

Benjamin neskak

1. Maddi Plazaola (Zestoa)

2. Paula Calvo (Elgoibar)

3. Ilargi Galeano (Elgoibar)

Lehen herritarra: Haizea Plazaola

Kimu mutilak

1. Jokin Maiz (Azpeitia)

2. Enaitz Aierbe (Ataun)

3. Kepa Urbieta (Zumaia)

Lehen herritarra: Oihan Lizarburu

Kimu neskak

1. Jone Sudupe (Azkoitia)

2. Nerea Garate (Elgoibar)

3. Nere Arregi (Elgoibar)

Lehen herritarra: Añes Ruiz

Infantil mutilak

1. Aimar Lizaso (Zestoa)

2. Oier Larrañaga (Azpeitia)

3. Oihan Aramendi (Azpeitia)

Lehen herritarra: Enaitz Irure

Infantin neskak

1. Ane Martin del Campo (Tolosa)

2. Julene Arriaga (Durango)

3. Uxue Ortega (Azpeitia)

Lehen herritarra: Sara Lizaso

Gaurko probetan hartutako irudiak dira honako hauek:

[flickr_set id="72157690463527093"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide