Joan den astelehenean hasi zituen Zestoako Udalak Gurutzeaga eta Ipintza kaleetako obrak. Ordutik, GI-631 errepidetik Zestoako Gurutzeaga kalera sartzeko bidea itxita egon da, baina kale horretako lanak amaituta, zabaldu dute berriro bidea. Besteak beste, herri sarrerako sareta jarraia kendu eta hormigoizko aretak jarri dituzte Gurutzeaga kalean. Orain, Ipintza kalean egingo ditu lanak udalak. Kale horretako aparkalekuak berrituko dituzte, eta obrek hiru asteko iraupena izango dutela aurreikusi dute.
(Argazkia: Danbolin)