DobleCapa eta Trini Fox taldeen kontzertuak izango dira bihar Zestoako Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 14a

Gaztetxean izango dira kontzertuak 22:30ean. Trini Fox Azkoitiko eta Azpeitiko taldea da, eta DobleCapa Madrilgo bikotea.

https://www.youtube.com/watch?v=NTlUAckaoUY

Bihar, ostirala, bi kontzertu izango dira Zestoako Gaztetxean, 22:30ean hasita. Agertokian izango dira Azkoitiko eta Azpeitiko musikariz osatutako Trini Fox taldea eta Madrildik datorren DobleCapa bikotea.

Trini Fox taldea Suharri Aranburu azkoitiarrak eta Iñaki Zubeldiak eta Gilen Aldalur azpeitiarrek osatzen dute. Punk Rock, stoner, hard rock eta rock alternatiboa lantzen ditu Trini Foxek. 2017an Letaginak izeneko diskoa kaleratu zuen. Maketa Lehiaketaren XXVIII. edizioko finalista da taldea.

DobleCapa taldeko kideak Arianne Picon (bateria) eta Mario Navajas (gitarra) dira. 2015ean sortu zuten taldea, eta 2017an kaleratu zuten aurreneko diskoa: Suave con la canoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide