Ukrainako gaur egungo egoeraren gaineko hitzaldia antolatu dute Zestoako Gaztetxean biharko. Inperialismoa Ukrainan eta Herri Erresistentzia Donbassen izenburua jarri diote Jon Kortazar Euskal Herria-Donbass elkartasun komiteko kideak emango duen hitzaldiari. 18:30ean hasiko da solasaldia, Gaztetxean bertan.