"Greziako burujabetza borrokak" ezagutaraziko dituzte Askapenako brigadistek asteazkenean Zestoan

Gipuzkoako Hitza 2019ko martxoaren 11

Portale kultur elkartean eskainiko dute hitzaldia, 19:00etan hasita. Besteak beste, Atenasko Mesopotamia eskola sozialaz, droga mendekotasuna duten pertsonen trerapia zentroaz, Metropolitan klinika sozialaz, Atenasko eta Thessalonikako kontsumo kooperatibez, Thessalonikako uraren pribatizazioaz, errefuxiatuen aferaz, hezkuntza arloko erreformez eta haize erroten aurkako borrokaz hitz egingo dute Greziara joandako brigadistek.  

2018an Greziara joandako brigadistak, Kreta uhartean. (Askapena)

Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista 2019ko brigadak aurkezten ari da dan eta hemen, eta oraingoan, hitzaldia antolatu du Zestoako Portale kultur elkartean asteazkenerako.  2018ko udan Greziara joandako brigadistek han bizitako esperientziak eta bertan ezagututako borrokak izango dituzte hizpide asteazkeneko solasaldian. 

Atenasko Mesopotamia eskola sozialaz, droga mendekotasuna duten pertsonen trerapia zentroaz, Metropolitan klinika sozialaz, Atenasko eta Thessalonikako kontsumo kooperatibez, Thessalonikako uraren pribatizazioaz, errefuxiatuen aferaz, hezkuntza arloko erreformez eta haize erroten aurkako borrokaz hitz egingo dute Greziara joandako brigadistek.  

Horrez gain, Askapenak 2019 honi begira antolatu dituen brigaden inguruko informazioa emango dute. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide