Danbolinzulo kobara bisita gidatua antolatu du Ekainberrik

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 11

 
Euskal kostaldeko museoen hilabetea ospatzen ari dira martxoan, eta egitasmo horren barruan, Zestoako Danbolinzulo koba bisitatzeko irteera antolatu du Ekainberrik. Martxoaren 18an, astelehenean, egingo dute bisita gidatua, eta interesa duenak Zestoako Turismo Bulegoan edo Ekainberriko bulegoan eman behar du izena, igandera bitartean. Doako bisita gidatua izango da, baina izena ematen dutenek pertsonalki joan behar dute horretara; ezin izango dute beste baten izena eman.
 
Datorren ekainaren 8an 50 urte beteko dira Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal azpeitiarrek Ekaingo kobazuloa eta bertako Madelein aroko labar-margoak aurkitu zituztela, eta urteurrenaren harira prestatu dute Danbolinzulora bisita gidatua. Koba hori, Ekaingoa bezala, publikoari itxita dago, bertako margoak kontserba daitezen; beraz, datorren hilekoa aukera berezia izango da Danbolinzulo ezagutu nahi dutenentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide