Zestoako EAJk sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Garikoitz Mendizabal musikaria (Zestoa, 1973) izango da datozen udal hauteskundeetan Zestoako EAJren alkategaia. Zestoako Uri Buru Batzarrak datorren asteartean, hilaren 12an, egingo du hautagaiaren aurkezpena, 11:30ean, Laranjadi plazan, eta Mendizabalek ez ezik, Joseba Egibar GBBko presidenteak ere parte hartuko du ekitaldian. Deialdia egitearekin batera, alderdiak herritarrak gonbidatu ditu jeltzaleek egun horretan egingo duten saiora.