GI-631 errepidetik Zestoako Gurutzeaga kalera sartzeko bidea itxiko dute

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 9a

Zestoako Udalak hainbat obra egingo du Gurutzeaga eta Ipintza kaleetan, eta lan horiek tarteko, astelehenetik aurrera itxi egingo dute GI-631 errepidetik Gurutzeaga kalera sartzeko bidea.

GI-631 errepidea Zestoan. (Urola Kostako Hitza)

Gurutzeaga eta Ipintza kaleetan obrak egingo ditu Zestoako Udalak. Hain zuzen ere, herri sarrerako sareta aldatu, Gurutzeaga eta Ipintza kaleetan aldaketak egin eta Ipintza kalean aparkalekuak berrituko dituzte. Lan horiek eragina izango dute trafikoan: astelehenetik aurrera, GI-631 errepidetik Gurutzeaga kalera sartzeko bidea itxita egongo da. Gurutzeaga kaleko lanak bukatzeko astebete inguru beharko dute, eta tarte horretan egongo da kalea itxita. Bestalde, hiru bat asteko iraupena izango dute Ipintza kaleko lanek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide