Zestoa eta Endoia auzoa lotzen dituen errepidea konpontzeko bigarren fasko lanak egiten aritu dira otsailaren 25az geroztik. Hori dela eta, azken bi asteotan Baltzola baserritik Potzualde baserrira arteko errepide zatia itxita egon da, asteburuetan eta jaiegunetan izan ezik. Dena den, Zestoako Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko zabaldu dute bidea.