Zestoan jendetza atera da kalera arratsaldean ere, Txoko Feministak antolatutako egitasmoekin bat eginez. Arratsaldean, besteak beste, solasaldia eta tailerrak egin dituzte, eta ondoren, elkarretaratzea eta manifestazioa. Hain zuzen ere, manifestazioa izan da eguneko ekitaldirik jendetsuena; ehunka lagun atera dira kalera, eta batukadaren doinuak lagun zituztela osatu dute ibilbidea. Hainbat aldarrikapen egin dute manifestazioan zehar, eta herritar batzuek kartelak ere atera dituzte. Gainera, Arroabeko herritarrak ere batu dira arratsaldeko protestara. Gainera, manifestazioaren garaian hainbat saltokitako eta tabernatako ateak itxi dituzte horien jabeek.
Hona hemen, manifestazioko argazki batzuk:
Hona hemen, arratsaldeko manifestazioaren bideoa:
https://youtu.be/QWOc0_1KNDw
Egunari bukaera afariekin emango diete bai Zestoan, bai Arroabean. Eta bihar, Erradikalak gara emanaldia izango da Arroabeko salto gelan, 19:00etan hasita.