Emakumeen Nazioarteko Egunean, ehunka emakume atera dira kalera Zestoan. Zestoako Txoko Feministak deituta, mural margoketa egitekoak ziren Alondegiko aldapan, 11:00etan, baina euria dela eta, bertan behera utzi dute ekintza. Hori dela eta, arratsaldean margotuko dute murala. Dena den, eguraldiak ez ditu kikildu Zestoako emakumeak, eta eguerdian, elkarretaratze jendetsua egin dute plazan. Ehunka lagun elkartu dira bertan, Iraultza gu gara, feminismotik grebara lelopean; ondoren, herriko kaleetan barrena itzuli bat egin dute, eta berriro elkartu dira enparantzan. Hainbat aldarri zituzten kartel moreak altxa dituzte gora han bildu diren emakumeek, eta more bilakatu da plaza. Ondoren, berriz, bazkari autogestionatua egin dute udaletxeko arkupeetan.
Arratsaldeko egitaraua
– Bazkalondoren Arroabean, Arrakala dokumental emanaldia.
– 16:00. Bideo-solasaldia, Kultur Etxean: La fuente de las mujeres.
– 17:00. Arroabeko emakumeek emandako tailerra (talo tailerra, sendabelar tailerra…).
– 19:00. Elkarretaratzea, Zestoako plazan.
– 19:30. Manifestazioa eta batukada.
– 21:00. Afari komunala.
– 21:00. Emakumeen afaria, Arroako zentroan.
Hona hemen gaur Zestoan hartutako irudiak: