Torturak Euskal Herrian eta Zestoan izan duen eragina izan dute hizpide Portalen

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 7a

Zestoako Txoko Feministak, Gazte Asanbladak eta Kalera Kalera dinamikak antolatuta, Iñaki Egaña historialariak Herria jopuntu zuten kolpeen testigu isilduak hitzaldia eskaini zuen atzo Portale kultur elkartean, dozenaka lagunen aurrean. Euskal Herriko tortura kasuak izan zituen hizpide Egañak, eta azpimarratu zuen Euskal Herriaren hurbileko historiako "giza eskubideen bortxaketa masibo handiena" izan dela. Era berean, torturak Zestoan izan duen eraginaz ere aritu ziren hizketan, eta horretarako, Ixiar Arrizabalaga eta Mitxel Igarataundi zestoarrek beraien testigantzak plazaratu zituzten.

Argazkiak: Portale kultur elkartea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide