Poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek martxoaren 14a bitartean eska ditzakete diru-laguntzak

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 7a

Poltsa konpostagarriak banatzen dituzten saltokiek diru-laguntza jasoko dute poltsak banatzearen ordainetan. Lehiaketara aurkezten diren saltokietatik 11 aukeratuko ditu Urola Erdiko Mankomunitateak, Azkoitian lau, Azpeitian bost eta Zestoan bi.

Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek martxoaren 14a bitartean eman dezakete izena lan horri dagokion diru laguntza eskatzeko. Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak banatuko ditu diru-laguntzak 11 saltokiren artean, eta bi urtetarako laguntza izango da. Mankomunitateak gaur argitaratu du deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Kanpainaren helburua da herritarrei poltsa konpostagarriak jasotzeko gune hurbilak eta eskuraerrazak eskaintzea, hondakin organikoak bereizteko eta birziklapena sustatzeko. 

Deialdian interesa duten saltokiek diru-laguntzak eskatzeko eskaera orria bete eta mankomunitatean aukeztu beharko dute hilaren 14a baino lehen. Lehiaketara aurkezten diren saltokietatik 11 aukeratuko ditu Urola Erdiko Mankomunitateak, Azpeitian bost, Azkoitian lau, eta Zestoan bi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide