Jon Agirre txirrindulariak Lehendakari Txapelketako lehen lasterketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 7a

Agirre, joan zen igandeko lasterketan. (Baque Ideus)

Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioak antolatzen duen Lehendakari Txapelketako lehen lasterketa irabazi zuen joan zen igandean Jon Agirre (Arroabea, Zestoa, 1997) txirrindulariak. 23 urtez azpiko txirrindulariak ari dira lehian txapelketan, eta igandean, Ereñoko Udala Sari Nagusia probarekin eman zitzaion hasiera norgehiagokari. Bizkaiko udalerri horretan jokatu zen 105,4 kilometroko proba, eta Baque-Ideus taldeko txirrindulari zestoarrak 2:43:11 denbora behar izan zuen helmugara iristeko. Sei segundora helmugaratu zen bigarren txirrindularia; Lizarte taldeko Martin Bouzas.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide