Zestoako batukada feministan parte hartzeko dei egin die herritarrei

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 5a

Martxoaren 8an, ostiralean, egingo duten greba feministan askotariko ekintzak izango dira goizetik gauera Zestoan, eta besteak beste, batukada egingo dute herriko kaleetan zehar, Txoko Feministak antolatuta. Hain zuzen ere, taldearen asmoa da batukadan ahalik eta herritar gehienak elkartzea, eta horretarako dei egin die guztiei. Egitasmoa prestatzeko, gainera, entsegua egingo dute bihar, asteazkena. 21:30ean bilduko dira, Kultur Etxean.

Batukadaz gain, mural margoketa, kazerolada, elkarretaratzea, bazkari eta afari autogestionatuak, solasaldiak edota tailerrak egingo dituzte egunean zehar. Zestoako eta eskualdeko gainontzeko herrietako egitarau osoa hemen irakur daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide