Tortura kasuak izango dituzte hizpide Zestoa Portale kultur elkartean

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 4a

Zestoako Txoko Feministak, Gazte Asanbladak eta Kalera Kalera dinamikak hitzaldia antolatu dute asteazkenerako, hilak 6. Euskal Herriko tortura kasuak oinarri hartuta, Herria jopuntu zuten kolpeen testigu isilduak hitzaldia eskainiko du Iñaki Egaña historialariak, Portale kultur elkartean. Egañak ez ezik, Ixiar Arrizabalaga eta Mitxel Igarataundi preso ohi eta senide zestoarrek ere hartuko dute hitza solasaldian, eta beraien testigantzak plazaratuko dituzte. 19:00etan hasiko da hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide