Pasarelara igota hasi dituzte inauteriak Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 3a

Atzo ospatu zuten inauterietako egun nagusia Zestoan. Arratsaldean hasi zuten goizaldera arte luzatu zen festa eta aurten ere haurrak izan ziren lehen orduetako protagonista nagusiak. 8 urtetik beherakoetan bederatzi taldek eta hortik gorakoetan hamabik eman zuten udaletxe azpian egin zuten mozorro lehiaketarako izena. Guztiak ibil ziren aurrera eta atzera pasarelaren gainean, epaimahaikide gaztetxoek erabakia har zezaten.

Asteartean iritsiko da Zestoako inauterien bigarren ekinaldia, Ekain guraso elkarteak antolatutako bi hitzordurekin: 16:30ean txokolatada izango dute Gure Txokoa elkartearen bueltan eta ondoren musika ikuskizuna, arkupeetan.

Hemen, atzo arratsaldeko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide